XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Barkatu barkatu: perdonar - esan zion Koldok -, baina zerbait berri jakin dut eta zurekin komentatzera etorri naiz.

Andreak sartzeko esan zion eta egongelan egongela: sala de estar eseri ziren.

- Kopatxo bat? Eta koñaka ekarri zion.

- Zer berri dago? -Teo. Teo horrek boxeo txapelketak antolatu ditu Aitzindariarako.

- Bai, hori ba nekien.

- Eta egunkariko kontaduria eramaten duenak esan dit Aitzindariako diru galerak galera: pérdida Teo hori lanean hasi zenean sortu zirela.

- Bai, hori ere komentatu du inoiz nire senarrak.

Koldok harriturik begiratu zion andreari.

- Zer diozu?. Zure senarrak hori esan zuela?.

Puntu hau oso inportantea da.

- Eta zergatik da hain garrantzizkoa garrantzizko: importante? - Ikusi. Kontalariak esan dit inori ez ziola hori esan.

Zuzendariak inori ezer ez esateko agindu zion.

Andrea serioski mintzatu zen.